"Txotx" garaia


“Txotx” garaia, sagardoa kupeletik dastatzeko, urtarrila haseratik maiatza bitarte izaten da. Egunero zabalik egoten da afaltzeko (igande gauak izan ezik) eta asteburuetan, (ostirala, larunbata eta igandetan) bazkaltzeko ere bai.

Sagardotegiko betiko menua eskaintzen da: txorizo pintxoa, etxeko bakailu tortila, bakailu frijitua pipar berdeekin, bakailua tomatearekin (ajuarriero erara), txuleta eta gazta, intxaurrak, sagar menbriloa eta hojaldrezko palmeritak. Nobedade bezala, astelehenetik ostiralera bakailu trontzoa parrilan eta bakailua saltsan prestatzen ditugu aldez aurretik eskaera eginda. Guzti hau sagardo onenarekin noski. 

Beraz, nahi duten guzti haiei animatzen diegu edozein eratako ospakizun, bai lagun arteko bazkari edo afari, edo baita ere enpresako bilerak edo nola ez famili arteko topaketak ospa ditzaten R. ZABALA sagardotegian. Guzti hauetarako giro egokia aurkituko baitute bertan.