Sagardo artisau on bat sortzeko egin behar den  guztia hitz gutxitan adieraztea ez da lana erraza. Istant batean dastatzen den basokadaren atzetik, ikusten ez den mundu bitxi bat ezkutatzen da, bitxia eta mimoz betea.

Gure sagardoaren izenaren atzetik, R. Zabalaren atzetik, azkeneko 200 urte hauetan eta lau belaunaldietan etenik gabe egindako lanaren fruituarekin topo egingo duzu.

Gure ustez, Sagardoa ezin da produktu homogeneoa izan. Diseinu lan berezi bat da. Sagardo bat sortzea, urte bakoitzekoak izan behar du bere pertsonalitate propioa, sagardogileak (diseinatzaileak) ematen dion pertsonalitatea, alegia.

Bizirik dagoen produktu bat denez, berezko ezaugarriak berekin eramango ditu,  eta dastatzerakoan hitz egiten digu nolakoa den eta zer eskaintzen digun modu propio batean adierazteko. Zentzumenak prest izan behar ditugu  hori dena jaso ahal izateko.

Historia

Ramon Zabala Garmendia

Sagardoa aintzinako erara egiten jarraitu zuena.

Modesto Zabala Manterola

Sagardoaren mundua bizimodu bilakatu zuena.

Ramón Zabala Mendizabal

Sagardoaren merkatua zabaldu zuena.

Martin eta Luis Zabala

Sagardoari balioa eman, eta bezeroei erakutsi bere inguruko kultura eta bizimodua.

Gure aholkuak


Gure Sagardoaren pertsonalitateaz jabetzeko,  baldintza hauek kontuan hartuko ditugu:

  • Edateko tenperatura, 12 gradu.
  • Hartu  baino lehen, leku freskoan, tenperatura aldaketarik gabekoan eta itzalean mantendu.
  • Botila ireki aurretik astindu, sortuko den txinpartaz gozatzeko.

Eta mimatu nahi izaten ditugun ezaugarriak, berezko pertsonalitateko ezaugarriak:

  • Hogei sagar moten arteko gustu leuna, orekatua.
  • Lastozko kolorea.
  • Usaina eta gustua orekatuak,  garbiak: lehendabizikoa, sagarrarena; gozoa (ezmikaztua); sikua.

Sagardoa upeletik edo botilatik ateratzen den bezain pronto hizketan jartzen zaigu. Beraz, zentzumen guztiak prest izan eta berarekin elkarrizketa batean murgildu.

ON DAGIZULA!

R. Zabala sagardoak bere soinean, era orekatuan, sagarra mota hauek ditu: Urtebihandi, Errege sagarra, Urdin sagarra, Goikoetxea, Udare sagarra, Partzuelo, Mikatza, Frantses sagarra, Moko sagarra. Baserriko eremuan 8.000 sagarrondo zaintzen ditugu, etengabe. Hau ere 200 urteko etenik gabeko lana izan da, eta horretan jarraituko dugu.

Sagardo artisauaren soinean, hamabi hilabeteko prozesu bat dago, naturak markatzen duen erritmoaren arabera. Denbora luze horretan makina bat lan egin eta mimatu behar dira, banan-banan eta erritmo zehatz batean era berean.