R.ZABALA tolare sagardotegian kalitatezko sagardo naturala
eskeintzen diegu gure bezeroei. Aintzinatik, era tradizionalean
eta maina haundiz ekoiztutakoa berau Ramón Zabala Mendizabal-en
ardurapean.
Gizaldietako
esperientzia ( 200 urte baino gehiago) eta bertako sagarrondo
landaketan egindako esfortzu haundiaren ondoren, 2003-2004ko
denboraldian honako ezaugarriak dituen uzta izan dugu: zapore
handiko eta indar gehiagoko sagardoa, sendoagoa, gozoagoa,
gorputz gehiagorekin eta kolore gorrixka duena. |
|
Gure nahiak eta esfortzuak, artero-urtero, Euskal-Herriko
sagarrarekin bakarrik ekoiztutako sagardoa lortzera zuzenduak daude.
2002-2003ko denboraldian hain zuzen ere. Horrela izan zen: 100%
Gipuzkoako sagarrarekin egindako sagardoa. Hala eta guztiz, 2003
urtean, udako bero handiak zirela eta uzta urriagoa izan da. Gipuzkoako
sagarra %25 ingurukoa izan da, Asturiaskoa %15, Galiziakoa %30 eta
gainontzekoa frantzesa.
Gure bezeroek gipuzkoako sagardorik onenaz goza
dezaten nahi dugu, bai “Txotx” garaian sagardotegian
bertan, eta baita ere, urteko edozein garaitan botilan. 10-13 gradu
artean edatea gomendatzen dugu, honela, berezko propietate eta zapore
%100 naturala hobeto nabarmentzeko
 |
Bai probintzi
mailan eta baita estatu eta europa mailan, hainbat eta hainbat
tokitako gure bezeroei, eskerrak eman beharrean gaude, bazkari
nahiz afari esanguratsuetan gure betiko sagardoa edateagatik.
Aldi berean, oraindik probatu ez duena, dasta dezan gonbidatzen
dugu. |
Ekoizpen ahalmena 160000 litro ingurukoa da, horretarako,
berrikuntza haundiak egin ditugu bai egitura mailan eta baita puntako
teknologia duen makineria eskuratuz; baina beti ere, gure aintzanako
era tradizionala mantenduz.
Gure
sagardoaren funtsezko oinarria ekoizpen prozesuko ahalegin
berezian eta, batez ere, erabilitako kalitatezko lehengaietan
datza.Lehengai horiek ondorengo sagar barietatea izanik: “txalaka,
mozolua, mikatza, saltxipi, urtebixiki, urtebihandi, goikoetxea,
haritza, gezamina, antzolamakatza,...” |
|
|