|
Txotx” garaia, sagardoa kupeletik dastatzeko, urtarrila haseratik maiatza bitarte izaten da. Egunero zabalik egoten da afaltzeko eta asteburuetan, (ostirala, larunbata eta igandetan) nahiz bazkaldu nahiz afaltzeko.
Sagardotegiko betiko menua eskaintzen da: bakailu tortila, bakailu frijitua pipar berdeekin, txuleta eta gazta, intxaurrak eta sagar menbriloa. Guzti hau sagardo onenarekin noski. |
Beraz, nahi duten guzti haiei animatzen diegu edozein eratako ospakizun, bai lagun arteko bazkari edo afari, edo baita ere enpresako bilerak edo nola ez famili arteko topaketak ospa ditzaten R. ZABALA sagardotegian. Guzti hauetarako giro egokia aurkituko baitute bertan. |
|
|
Urteko edozein garaitan bai jatetxe, merkatal toki, almazen edo partikularrei saltzen diegu 3, 6 edo 12 botilako kaixetan. |
“ Parisen, sagardoak dituen ahalmen elikagarriei buruzko ikasketa bat egin zen, sendagileek, edari hau osasunarentzat onuragarri zela onetsi zuten ondorengo konklusiora iritsiz: gizakiak egunean behar dituen 3000 kalorietatik sagardoarekin 250-300 bitarte hornitu ditzake. Ez da hori bakarrik ordea; sagardo naturala kantitate esanguratsuetan edan daiteke kalterik egin gabe. Gainera, “gota” deritzogun gaixotasunaren eta baita harrien aurka babesten du. Edonola ere, sagardoa edateak organismoa gazte mantentzen laguntzen du eta baita azaleko gaitzak desagertarazten ere.”
|
|
(Le Figaro, París, 7-XI- 60)
|